Defensor del Pueblo - Herritarren arreta zerbitzua - Nola kexatu

Hasten dut > Herritarren arreta zerbitzua > Nola kexatu

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA

Kexa pertsonalki aurkeztu dezakezu Defensor del Pueblo bulegoan idatzia eginda eta sinatuta, baita posta, fax edo Internet bidez ere, "Zure Kexa aurkeztu" atalean topatuko duzun inprimakia beteta.

Idatzian izen-abizenak, harremanetan jartzeko helbidea eta kexaren arrazoiak azaltzen dituen testua adierazi behar dituzu, tartean sartutako administrazioa edo administrazioak zein diren zehaztuta.
 

Laburbilduz, kexak honela aurkeztu beharko dira:

Pertsonan:
Calle Zurbano 42. 28010 Madrid. Goizez 09:00etatik 14:00ak arte astelehenetik ostiralera eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera (abuztuko arratsaldeetan izan ezik).


Posta zerbitzuaren bidez:
sinatutako idatzia helbide honetara bidali: Zurbano 42. 28010 Madrid.


Fax bidez:
sinatutako idatzia zenbaki honetara bidali: 91 308 11 58


Internet bidez:
Webguneko “Zure kexa aurkeztu” atalean dagoen inprimakia beteta.


Garrantsitzua da idatzearekin batera arazoarekin zerikusia duten dokumentuen kopia atxikitzea. Dena dela, Defensor del Puebloren aurrean aurkezteko ez da beharrezkoa abokaturekin edo prokuradorearekin agertzea eta jardunbide guztia doan izango da herritarrarentzat.
 

Eduardo Dato 31 y Zurbano 42, 28010 Madrid, España | Teléfono: (+34) 91 432 79 00 | Fax: (+34) 91 308 11 58 | registro@defensordelpueblo.es
www.defensordelpueblo.es | Copyright 2010 Defensor del Pueblo | Lege-informazioa

Sello de Inspección de Technosite WCAG-WAI Doble A