Defensor del Pueblo - Zure eskubideak - Giza eskubudeak

Hasten dut > Zure eskubideak > Giza Eskubideak

ZUZE ESKUBIDEAK

Ikuskera juridiko anitzen arabera, giza eskubideak gizakiari bizi duina bermatzeko beharrezkoak diren oinarrizko eta funtsezo askatasunak dira.


Gizartearen ikuspuntutik, giza eskubideak pertsonaren eta gizartearen arteko erabateko erlazioa aitortzen duten oinarrizko baldintzak dira.

Definizioaren arabera, giza eskubideen kontzeptua unibertsala eta berdintasunezkoa da eta kasta, arraza, herri, talde edo klase sozialen nagusitasunean oinarritutako sistemekin bateraezina. Hori dela eta, horren aitorpena giza estatusa, sexua, etnia edo nazionalitatea bezalako banakoaren faktoreetatik independentea da.

 

Gainera, gizakiari atxikita daudenez, izaera ezeztaezina, besterenezina, zigorrezina eta lagaezina dute. Eskubide natural tradizionalak dioenez, atenporalak dira eta gizarte-testuinguruekiko eta testuinguru historikoekiko independenteak dira.

 

Gainera, giza eskubideen doktrina zuzenbidetik haratago zabaltzen da eta egungo politika arautzeko oinarri etiko eta morala osatzen dute.

 

Legeari dagokionez, nazioarteko itunetan eta estatu anitzen barne-zuzenbidean jasotzen dira, nagusiki oinarrizko eskubide izendatzen dituzten testu konstituzionaletan. Espainiako Konstituzioaren kasuan, esaterako, I. Tituluan jasotzen dira.

 

Giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen arteko lotura egile askok aztertu dute eta bi jarrera hartu dituzte.

 

Alde batetik, zuzenbide naturaleko teorien defendatzaileak daude eta horien arabera, giza eskubideak eskubide konstituzionalen aitortzatik independenteak direnez, zuzenean aplikagarriak dira.


Bestetik, teoria dualisten bultzatzaileak daude, eskubideen oinarri moralak eta konstituzioko testuetan duten positibazioa aintzat hartuta, giza eskubideen eta eskubide konstituzionalen kontzeptuek eduki baliokidea dutela jotzen dutenak.

Sarean eta unibertsitate edo giza eskubideetako eta
Defensor del Pueblo erakundeko liburutegietan dokumentazio ugari eta bibliografia zabala aurkitu daiteke gai horretan sakondu ahal izateko.


 

Eduardo Dato 31 y Zurbano 42, 28010 Madrid, España | Teléfono: (+34) 91 432 79 00 | Fax: (+34) 91 308 11 58 | registro@defensordelpueblo.es
www.defensordelpueblo.es | Copyright 2010 Defensor del Pueblo | Lege-informazioa

Sello de Inspección de Technosite WCAG-WAI Doble A