900 101 025Espainiako Konstituzioko 54. artikuluak dio lege organikoak arautuko duela Defensor del Pueblo erakundea, Gorte Nagusietako goi-komisionatu gisa, eta horrek oinarrizko eskubideen defentsarako izendatuko du eta xede horretarako, Herri Administrazioen jarduera gainbegiratu ahal izango du. Agintaldi konstituzional horri jarraiki aldarrikatu zen erakundea arautzen duen 1981eko apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoa.
Diputatuen kongresuak eta senatuak bozketa bidez aukeratzen dute Defensor del Pueblo eta, horretarako, hiru bostenaren gehiengoa behar da eta bost urteko epealdia izango du.
Defensor del Pueblo ez dago aginduzko agintaldiaren mende, ez du inolako aginteren jarraibiderik jasoko, autonomiaz betetzen ditu bere funtzioak eta karguan dagoen bitartean ukiezintasuna eta immunitatea izango ditu.
Defensor del Pueblok lehen ondokoaren eta bigarren ondokoaren laguntza jasotzen du eta bere eginkizunetan ordezkariak izan daitezke. Horiek Gorte Nagusiek aldez aurretik adostuta izendatzen dira eta idazkaritza nagusiarekin batera Koordinazio Batzordea eta barne-araudia osatzen dute eta horren eskumenak Antolaketa eta funtzionamendu araudiaren 18. artikuluan xedatuta daude.
Eduardo Dato 31 y Zurbano 42, 28010 Madrid, España | Teléfono: (+34) 91 432 79 00 | Fax: (+34) 91 308 11 58 | registro@defensordelpueblo.es
www.defensordelpueblo.es | Copyright 2010 Defensor del Pueblo | Lege-informazioa