Nazio Batuetako Batzarrak 2002ko abenduaren 18an New Yorken onartutako “Tortura eta bestelako tratu edo zigor krudel, jasangaitz edo umiliagarrien aurkako Hitzarmenaren” hautazko protokoloa sinatu ostean, hainbat herrialdetako estatuek sortutako MNPak eta horiei dagozkien web orrialdeetarako estekak zerrendatuko ditugu atal honetan.

MNP in the World

Informes sobre España, legislación y organismos

  • Atal honetan azaltzen dira tortura eta bestelako edozein tratu krudel, jasangaitz edo umiliagarri prebenitzea eta horien aurka borrokatzea oinarrizko xede duten erakunde eta elkarte esanguratsuenetako batzuk eta horiei dagozkien web atari instituzionaletarako estekak.
  • Torturaren eta bestelako tratu krudel, jasangaitz eta umiliagarrien prebentziorako azpibatzordea (SPT)
  • Torturaren kontrako Hitzarmenaren hautazko protokoloak sortu zuen. Genevan du egoitza eta urtean bi bilera egin ohi ditu. Giza eskubideetako xedapenen edukiari buruzko interpretazioa ohar orokor gisa argitaratzen du.
  • Torturaren aurkako batzordea (CAT).
  • Tortura eta bestelako tratu edo zigor krudel, jasangaitz edo umiliagarrien aurkako Hitzarmenak sortu zuen. Kide den herrialde bakoitzeko egoerari buruzko txostenak egiten ditu eta zenbait baldintzatan partikularren salaketak eta alor horretako ikerketak aztertzen ditu. Genevan du egoitza.
  • Torturaren eta zigor edo tratu jasangaitz edo umiliagarrien prebentziorako Europako Batzordea (CPT)
  • Gai horretarako Europako Kontseiluaren Hitzarmenaren testuinguruan sortu zen 1987. urtean. Europako Kontseiluaren sisteman sartzen da horren jarduera, giza eskubideen babeserako mekanismo gisa, eta kontrol judizialeko mekanismoarekin lankidetzan jarduten du, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin, alegia.
  • Torturaren prebentziorako elkartea (APT).
  • Giza eskubideen alorrean eta bereziki torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, jasangaitz edo umiliagarrien kontrako borrokan diharduen gobernuz kanpoko erakundea da. Nazio Batuen Torturaren kontrako Hitzarmenaren Hautazko protokoloan izan duen partaidetza oso aktiboa izan da.