LEHENENGO ONDOKOA ETA JARDUNEKO DEFENSOR DEL PUEBLO

defensor-marugan

DEFENSOR DEL PUEBLO

Francisco M. Fernández Marugán

El Defensor del Puebloren ondokoa Cáceresen jaio zen 1946ko urriaren 6an eta diputatua izan da zortzi agintalditan. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Madrileko Complutense Unibertsitatean ikasitako ekonomialaria da eta Estatuko Administratzaile Zibilen eta Ogasuneko Ikuskarien goi-mailako funtzionarioa da.

Ekonomia publikoan aditua da.

BIGARREN ONDOKOA

Concepció Ferrer i Casals

Concepcio Ferrer i Casals

Concepcio Ferrer i Casals el Defensor del Puebloren bigarren ondokoa da. El Defensor del Puebloren bigarren ondokoa Ripollen jaio zen 1938an.

Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu zen Filosofia eta Letretan (atal erromanikoan), ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu. Figuereseko lehen udal demokratikoko zinegotzia izan zen, Kataluniako Parlamentuko diputatua eta lehen presidenteordea eta Europako Parlamentuko diputatua 17 urtez.

Creu de Sant Jordi saria jaso zuen.

IDAZKARI NAGUSIA

José Manuel Sánchez Saudinós

Madrilen jaio zen 1963an.

Zuzenbidean lizentziatua eta doktorea da. Madrileko Carlos III Unibertsitatean Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularra da eta 2000. urteaz geroztik erakundeko aholkulari gisa aritu da.

Herriaren defendatzaileak 2012ko irailaren 4an izendatu zuen idazkari nagusi.