Zertan lagun dezakegu?

Nola lagun zaitzakegu?

Kexak banaka edo taldean aurkez daitezke, herritarrek uste dutenean Administrazio (estatukoa, erkidegokoa edo udalerri mailakoa) edo enpresa edo zerbitzu publiko baten jarduketak haien eskubideak urratu dituztela.

Era berean, Konstituzio Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat edo babes-errekurtso bat jartzeko eska diezaiokete herritarrek Herriaren Defendatzaileari.

Kexa bat ezin badugu ikertu, ez dugulako horretarako eskumenik, gutun bat bidaltzen diogu herritarrari arrazoiak azalduz. Posible den guztietan, zer bidetatik jo dezakeen adierazten diogu.

Ez dugu inor uzten erantzunik eta orientabiderik gabe.

Herriaren Defendatzaileak eskubideen urraketa oro zaintzen du eta ofizioz jardun dezake; hala, jarduketak edo kontsultak ireki ditzake, norbait kexatu arte itxaron beharrik gabe.

Herriaren Defendatzaileak ezin ditu Administrazio Publikoen ekintzak eta ebazpenak bertan behera utzi edo aldatu, baina, oinarrizko eskubideak urratu direla ondorioztatuz gero, Administrazioa konbentzitzea da haren egitekoa, egoera zuzentzea ahalbidetuko duten neurriak har ditzan.

Defendatzailearen ebazpenen % 82 baino gehiago onartzen dituzte administrazioek.

Privacy Overview

Web honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskain diezazugun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen.

Gure cookieen politika kontsulta dezakezu webgunearen erabilera Baldintzetan