Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak
Erabiltzaileek webgune hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte. Webgune hau erabili edo bertara sartzeko jarraian zehaztuko diren lege-ohartarazpenak eta baldintzak ezagutu eta erabat onartu behar dira.
Halaber, webgune ofizial honetako erabiltzaileen eskura dauden zerbitzu zehatzak erabiltzeko baldintza berezien, ohartarazpenen edo jarraibideen menpe egon daitezke, eta horiek ere argi eta garbi kontsultatu eta onartu behar dira.
www.defensordelpueblo.es webgunea Defensor del Pueblo sortu eta mantentzen du eta bere jabetzakoa da. Erabiltzaileek zuzendaritzarengaran jo dezakete:
- Defensor del Pueblo
- Zurbano kalea, 42
- 28010 Madril
- ESPAINIA
Defensor del Puebloren webgune ofiziala erabiltzea doakoa da.
Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko erabiltzailea erregistratu egin behar da Defensor del Puebloren datu-basean.
Defensor del Puebloren bulegoak beretzat gordetzen du Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunerako sarbidea ukatzeko eskubidea.
Defensor del Pueblok atariko edukiak doan deskargatzea baimentzen du, atarian espresuki aurkakoa adierazi ezean. Guztiz debekatuta dago edukiak aldatu edo manipulatzea.
Webgune honek eskaintzen dituen informazio, aurkezpen eta zerbitzuek aldizkako aldaketak edo puntualak izan ditzakete, eta Defensor del Pueblok libreki egin ditzake, erabiltzaileei jakinarazteko beharrik izan gabe.
Jabetza adimendun eta industrialeko eskubideak
“Defensordelpueblo.es” domeinuaren izena eta webgune honetara zuzenean sartzeko balio dute guztiak Defensor del Puebloren titulartasunekoak dira soilik, baita jabetza adimenduneko eskubide guztiak, bere diseinua eta barneko kodeak ere, beste titulartasun bat adierazi ezean.
Horiek behar bezala erabiltzen ez badira, erregistroak ezartzen dituen eskubideak urratuko dira eta Legean aurreikusitako bitartekoek jarraipena egingo dute.
Webgune ofizial honetako edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, iturri-kodeak eta, oro har, edozein jabetza adimendun egile-eskubide gisa babesten ditu jabetza adimenduneko legediak.
Erabiltzaileak Defensor del Puebloren berariazko baimena du babestutako edukiak ikusi, inprimatu, kopiatu edo gordetzeko (testuak, irudiak, grafikoak eta multimedia-materialak), betiere hori helburu pertsonaletarako eta pribatuetarako egiten bada, komertzializaziorako edo banaketarako xederik gabe, eta aurretik aipatutako eskubideak eta edukiak aldatu gabe.
Hiperestekak
Defensor del Puebloren webgunean, erabiltzaileak hirugarrengoen webguneetara eramaten duten hainbat esteka aurkituko ditu. Horien xede bakarra Interneten erakunde honekin lotuta dauden beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea da, eta webgune horietara sartzerakoan errespetatu egiten dira egileenak izan daitezkeen jabetza adimendunak, hala badagokio.
Hiperestekak ezartzeak ez du inolaz ere esan nahi erlaziorik dagoenik Defensor del Puebloren eta webgunearen jabearen artean eta, beraz, Defensor del Pueblok ez ditu edukiak edo zerbitzuak onartu eta onetsi behar.
Beraz, ez da adieraziko ez ulertzera emango Defensor del Pueblok berariaz baimendu duenik hiperesteka ezta hiperesteka ezarrita dagoen webgunean eskaintzen diren eta eskuragarri dauden zerbitzuak berrikusi edo bere gain hartu dituenik ere.
Defensor del Pueblo ez da inolaz ere erantzule egingo eta ez du bermatuko hiperestekak eskain ditzakeen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moralitatea. Erabiltzaileak bere erantzukizun esklusiboaren pean onartzen ditu hiperestekaren webgunera sartzeagatik egon daitezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
Hiperesteka ezartzen den webguneak edo ez du legearen aurkako, moralaren aurkako eta orokorrean onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako informaziorik izango, ezta hirugarrengoen eskubideen aurkako edukirik ere.
Esteketako webguneak ez daude Defensor del Pueblorekin erlazionatuta, hala adierazi ezean, eta bera ez da aipatutako esteketan dauden edukien erantzule egingo, ezta horietan egindako aldaketena, haien erabilera okerrean eta baliabide teknikoena ere.
Nolanahi ere, bere hiperesteken arauen arabera, Defensor del Pueblok konpromisoa du bere webgunean legez kanpoko edukietara daramaten estekak ez izateko ahal duen guztia egiteko; legearen aurkako jarduerak, arrazistak xenofoboak, eta, oro har, gizakiaren askatasunaren eta duintasunaren printzipioen aurkakoak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aitortzen dituen balioak eta eskubideak urratzen dituztenak ez sustatzeko.
Cookieen politika
Cookieak webgune batera sartzen diren herritarren gailuetan deskargatzen diren fitxategiak dira. Artxibo horiek aukera ematen dute erabiltzailearen edo bere gailuaren informazioa biltegiratu eta berreskuratzeko, bere nabigazioa hobetzeko. Nabigazioan zehar instalatzen ditu bisitatu duen webguneak edo harekin erlazionatutako hirugarrengoek.
Defensor del Puebloren atarian erabiltzen diren cookiei buruzko informazioa:
- Segurtasuna: webguneak eta euskarrian dagoen azpiegitura teknikoak funtziona dezaten. TS01e3086e saioko berezko cookiea
- Google Analytics: Defensor del Puebloren webguneari erabiltzaileak gure orrietan egin duena gogorarazten eta neurtzen laguntzen dion tresna da. Hirugarrengoen cookiea eta _ga, _gat saiokoa
- Google Maps: erabiltzailearen jatorria eta keyword-ak (gako-hitzak) erregistratzeko. Hirugarrengoen cookiea eta _NID eta _PREF saiokoa
Defensor erakundearen webguneko cookieak ez dira inolaz ere erabiltzailearen gailuko diskoan dagoen informaziora sartzen, ezta beste hornitzaile batzuen cookieetara ere.
Herritarrek Defensor del Puebloren cookieak mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakete haien nabigatzailearen bitartez. Ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz egin dezakete. Informazio gehiago hemen:
Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna
Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Defensor del Puebloren webgunearen inguruko liskar oro Espainiako jurisdikzioak bideratuko du.
Atarira egindako bisita bategatik edo eskaintzen diren zerbitzuen erabilerarengatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Defensor del Pueblok eta erabiltzaileak azken horren bizilekuko epaile eta epaitegien esku geratzea adosten dute, betiere Espainiako estatuaren barruan badago.