Eskubideen defentsan
Oinarrizko eskubideak ez lirateke eraginkorrak izango bermerik ez balego. El Defensor del Puebloa denon eskubideen berme instituzionala da, baita ume eta nerabeen eskubideena ere. Haren helburua gure Konstituzioak eta Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioak umeei eta nerabeei aitortzen dizkien eskubideak Espainian egi izatea da.
Alor horretan, gure funtzio nagusia zera da, umeek edo helduek umeen edo nerabeen eskubideak urratu diren administrazioen, erakundeen edo agintari publikoen jarduera oker edo irregularrei buruz planteatzen dituzten kexei arreta eskaintzea.
Hainbat bidetatik jasotzen ditugu kexak: web-inprimakia (NAN eskatzen du), posta elektronikoa (ez du NAN eskatzen), posta, faxa eta zuzenean, bisiten aretoan (C/ Zurbano 42, Madril 28010).
Kexa ikertu ondoren jarduera okerra izan dela ondorioztatzen bada, herriaren defendatzaileak ebazpen bat igortzen dio administrazio erantzuleari jarduera horiek aldatzeko edo berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko gomendatuz. Ebazpenak Gomendioak, Iradokizunak edo Lege Betebeharren Gogoragarriak izan daitezke.
Umeen eta nerabeen eskubideei buruzko gaietan garrantzi handieneko ebazpenak fitxa honetan daude ikusgai: “Gomendioak, iradokizunak eta beste jarduera garrantzitsu batzuk”.
El Defensor del Puebloren erakundeak bere kabuz ere hartzen ditu neurriak, giza eskubideen urraketak gertatzeko aukera dagoela uste duen gertaera edo jardueren harira. “Ofiziozko jarduteak” esaten zaie horiei. Jardute horien artean, Administrazio publikoentzako Gomendioak eta Iradokizunak ere egiten dira.
Era berean, el Defensor del Pueblok bisitak egiten ditu umeei eta nerabeei arreta eskaintzen dieten zentro eta zerbitzuetara; bai osasun arlokoetara, bai hezkuntza eta babes eta beste arlo batzuetakoetara ere. Batzuetan, pertsona, gizarte-erakunde edo komunikabideren baten bidez jasotako kexa edo informazio kezkagarrietan izaten dute bisitek jatorria. Bisitak, batez ere, adingabeentzako harrera-egoitzetara eta zentro itxietan egoteko neurri judizialak betetzeko zentroetara, polizia-etxeetako atxilotze guneetara, ospitaleetako unitateetara eta abarretara egiten dira.
El Defensor del Pueblok urtero, txosten bat bidaltzen du Gorte Nagusietara, egindako jarduerak azaltzeko eta Administrazio publikoek oinarrizko eskubideen inguruan egiten dituzten irregulartasun larrienen eta garrantzitsuenen berri emateko. Egin klik urteko txostenak aukeran kontsultatu nahi badituzu.
El Defensoreak giza eskubideak arriskuan daudela iruditzen zaion egoerei buruzko txosten eta azterlan monografikoak ere egiten ditu. Hala egiten du umeen eta nerabeen eskubideak arriskuan daudela ikusten duenean ere. Umeen eskubideei buruzko txosten eta azterlan monografikoak fitxa honetan kontsulta daitezke:Umeen eta nerabeen eskubideei buruzko txostenak eta azterlan monografikoak.