Pribatutasun Politika

1. NOR DA DATU PERTSONALAK TRATATZEAREN ARDURADUNA?

Indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraiki, www.defensordelpueblo.es (aurrerantzean “webgunea”) erabiltzean ematen dituzun datu pertsonalak EL DEFENSOR DEL PUEBLOk tratatuko ditu horien arduradun gisa. Horren egoitza Madrilen dago, Zurbano kalean, 42. zenbakian, 28010. Hala dago ezarrita indarrean dagoen datuen babesen araudian zein 2015eko maiatzaren 20ko instrukzioan (2015eko uztailaren 13ko BOE), bertan ezartzen baita herritarrek beren datuei buruzko doaneko informazioa jasotzeko jarraitu behar duten prozedura zein horiekiko dituzten eskubideak egikaritzeko.

EL DEFENSOR DEL PUEBLOk Datuen Babeserako duen Ordezkariarekin harremanetan jarri ahalko zara honako helbide elektronikoan: dpo@defensordelpueblo.es.

2. DERRIGORTUTA AL ZAUDE DATU PERTSONALAK EMATERA?

Webgunea bisitatzeak ez du esan nahi erabiltzaileak ari buruzko informaziorik eman behar duenik. Halere, Webgunean dauden zerbitzu batzuk erabili ahal izateak informazio pertsonala daukaten inprimakiak betetzean datza.

Webguneko inprimakietan eskatzen diren datu pertsonalak eskatutako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak dira. Beharrezkoak diren datu horiek ez emateak zerbitzuak behar bezala ez ematea suposa dezake. Hala, nahita eman ditzakezu datuak zerbitzu horiek behar bezala eskaini ahal izateko.

Era berean, Webguneko zenbait eginbide erabili ahal izateko aurretiaz zuk zure datu pertsonalak tratatzeko baimena eman behar diguzu.

3. ZERTARAKO TRATATUKO DITU EL DEFENSOR DEL PUEBLOk DATU PERTSONALAK ETA ZEIN EPETAN?

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuak jasotzeko ematen dituzun datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko ditu EL DEFENSOR DEL PUEBLOk:

  • KEXA (https://www.defensordelpueblo.es/tu-queja/01-description/) sailaren kasuan, horren xedea erabiltzailearen kexa erregistratzea da datuen tratamenduaren xedea, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoen defentsa eskatu ahal izateko.
  • IKUSI ZURE KEXA (https://www.defensordelpueblo.es/area-privada/) sailaren kasuan, erabiltzaileen gune pribaturako sarbidea kudeatzea da.
  • ESKATU SARBIDE-GAKOAK (https://www.defensordelpueblo.es/area-privada/solicita-claves-acceso/) sailaren kasuan, erabiltzaileek euren kexaren segimendua egiteko erabiltzaileak erregistra daitezela da tratamenduaren helburua.
  • Harremanetan jartzeko dauden helbide elektronikoetara mezu bat bidaltzekotan, eskatutakoari erantzuna ematea izango da.
  • BERRIEN BULETINERAKO HARPIDETZAren kasuan, aipatutako helbidera buletina bidaltzea izango da.
  • TELEFONO BIDEZKO ZERBITZUEN kasuan. EL DEFENSOR DEL PUEBLOri egindako deiak grabatu daitezke zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, eta, herritarrak eskatzen duenaren arabera, datuen tratamenduen xedea aurretiaz aipatutako baten bat izango da.

Era berean, webguneko zenbait eginbidek funtzionatu ahal izateko COOKIE-ak behar dira. Horiek erabiltzeko aukera onartzekotan, Webgunea erabiltzen duzun moduari buruzko informazioa tratatuko da. “Cookie-n Politika” dokumentuan horiek erabiltzeko baldintzak ikus ditzakezu.

Aipatutako eginbideak erabiltzean edo edozein zerbitzu eskatzean, horietarako egiten den berariazko tratamenduei buruzko informazio gehiago emango dizugu.

4. ZENBAT DENBORAN ZEHAR TRATATUKO DITU DATU PERTSONALAK EL DEFENSOR DEL PUEBLOk?

Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak defendatzeko behar diren artean gordeko dira Erabiltzailearen datuak. Zerbitzua amaitzean, zerbitzu hori eman izanagatik eratorri daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko legeak ezartzen dituen epeetan gordeko dira zure datuak.

Kalitatea hobetzeko grabatutako deien kasuan, gordetzeko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

5. ERABILTZAILEAREN ZEIN MOTATAKO DATUAK TRATATUKO DITU EL DEFENSOR DEL PUEBLOk?

Webguneko zerbitzuak eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak horiek jasotzeko bete behar den inprimakian adierazitakoak izango dira.

6. ZEIN DA ERABILTZAILEAREN DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA?

EL DEFENSOR DEL PUEBLOk egindako Erabiltzailearen datuen tratamendua Webgunean eskaintzen diren zerbitzuak eskatzeko Erabiltzaileak egindako eskakizunean oinarritzen da edo, hala badagokio, xede jakinetarako eskatzen zaion baimenean, edozein momentutan ezeztatu dezakeena. Halere, baimena indargabetzekotan, horrek ez du aurretiaz egindako tratamenduen zilegitasunean eraginik izango.

7. NORI JAKINARAZTEN ZAIZKIO ERABILTZAILEAREN DATUAK

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak defendatzeko behar-beharrezkoa den kasuetan izan ezik, edo erabiltzaileak horiek komunikatzea berariaz onartzeko kasuan.

Kexak aurkeztekotan, zure datuak eskumena duten Espainiako administrazio publikoei jakinarazi ahalko dira, baita autonomietako zein atzerriko beste goi-komisarioei ere, zure eskakizunean eskumena duten herrialdeetara datuak nazioartean transferitzea suposa dezakeena.

8. ZER NOLAKO ERANTZUKIZUNA DU ERABILTZAILEAK?

Erabiltzailea izango da EL DEFENSOR DEL PUEBLOri emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izatearen erantzulea.

Hala, erabiltzailea izango da ematen dituen datuen egiazkotasunaren erantzulea eta emandako informazioa behar bezala eguneratu beharko du, haren benetako egoerarekin bat egin dezan.

Era berean, Webgunearen bidez emandako informazio faltsu edo ez zehatzen erantzule izango da, baita horiek EL DEFENSOR DEL PUEBLOri zein hirugarrenei egindako zeharkako zein kalte zuzenen erantzule ere.

9. ZEIN ESKUBIDE DITU ERABILTZAILEAK?

Erabiltzaileak idazki bat bidali dezake EL DEFENSOR DEL PUEBLOren helbidera edo honako helbide elektronikora dpo@defensordelpueblo.es, “Datuen Babesa” gaiarekin, bere NANaren fotokopia atxikituta edozein momentutan eta doan, honako hauetarako:

  • Emandako baimenak ezeztatzea
  • Bere datu pertsonaletarako sarbidea izateko
  • Zehatzak ez diren edo osatuta ez dauden datuak zuzentzeko
  • Bere datuak ezabatzea eskatzeko, beste batzuen artean, jasotako datuak jaso ziren xedeetarako beharrezkoak ez direnean
  • EL DEFENSOR DEL PUEBLOk datuen tratamendua muga dezala datuen babeserako legedian aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean
  • Datuak transferitzea eskatzeko
  • Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (www.agpd.es) aurrean eskaria egiteko, interesdunak EL DEFENSOR DEL PUEBLOk datuen babeserako aplikatzen den legedia urratu duela uste duenean.

10. SEGURUA AL DA DATU PERTSONALAK EMATERA?

EL DEFENSOR DEL PUEBLOk Erabiltzailearen datuak tratatzeko aplikatu beharreko araudian ezarritakoa jarraituko dio. Horretarako, antolakuntza-neurri eta neurri teknikoak jarriko ditu, zure datuen segurtasuna bermatzen dutenak, baita horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo sarbidea izatea galarazten dutenak ere. Teknologiaren egoera, pilatutako datuen izaera eta horien arriskuak hartuko dira kontuan neurriak erabakitzeko

11. PRIBATUTASUN-POLITIKA ALDA DAITEKE?

EL DEFENSOR DEL PUEBLOk Pribatutasun Politika hau alda dezake dagokion legedi aldaketei moldatzeko. Kasu horietan Webgunean egitear dauden aldaketak horiek indarrean sartu baino lehenago jakinaraziko dira zentzuzko epean.

Azken eguneratzea: 2018ko ekainaren 7a