1981eko maiatzaren 7an, Estatuko Aldizkari Ofizialak herriaren defendatzaileari buruzko 1981eko apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoa argitaratu zuen, gorteek onartu zuten egunean eta 1982ko abenduaren 28an aukeratu zuten lehen herriaren defendatzailea. Orduz geroztik, honako hauek jabetu dira karguaz:

Soledad Becerril Bustamante

2012ko uztailaren 21ean BOEn argitaratu zen Soledad Becerril Bustamante-ren izendapena herriaren defendatzaile gisa. Bi egun beranduago, uztailaren 23an karguaz jabetu zen.
2012ko uztailaren 26an BOEn argitaratu ziren, hurrenez hurren, Francisco Miguel Fernandez Marugan eta Concepcio Ferrer i Casals herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondokoen izendapenak.

Enrique Múgica Herzog

2005eko ekainaren 30ean Enrique Múgica Herzog herriaren defendatzaile gisa berrautatua izan zen.
2005eko uztailaren 6an Maria Luisa Cava de LLano y Carrio eta Manuel Aguilar Belda berrautatuak izan ziren herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondoko gisa, hurrenez hurren.
2010eko uztailaren 1ean amaitu zen Enrique Mugica Herzog-en agintaldia. Maria Luisa Cava de Llano herriaren defendatzailearen lehen ondokoak bete zuen jarduneko herriaren defendatzailearen kargua, 2012ko uztailaren 21ean Soledad Becerril herriaren defendatzaile izendatua izan zen arte.

Enrique Múgica Herzog

2000ko ekainaren 15ean argitaratu zen Enrique Múgica Herzog-en izendapena herriaren defendatzaile gisa.
2000ko ekainaren 23an argitaratu ziren Maria Luisa Cava de LLano y Carrio eta Manuel Aguilar Beldaren izendapenak herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondoko gisa, hurrenez hurren.

Fernando Álvarez de Miranda y Torres

1994ko abenduaren 1ean argitaratu zen Fernando Álvarez de Miranda y Torres-en izendapena herriaren defendatzaile gisa.
1994ko abenduaren 2an argitaratu ziren Margarita Retuerto Buades eta Antonio Rovira Viñasen izendapenak herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondoko gisa, hurrenez hurren. 1996ko urriaren 23an Antonio Rovira Viñas herriaren defendatzailearen lehen ondoko gisa izendatua izan zen eta Antonio Uribarri Murillo herriaren defendatzailearen bigarren ondoko gisa, Margarita Retuerto Buadesek kargua utzi ondoren.

Álvaro Gil-Robles y Gil-Delgado

1988ko martxoaren 16an argitaratu zen Álvaro Gil-Robles y Gil-Delgado-ren izendapena herriaren defendatzaile gisa.
1988ko martxoaren 23an argitaratu ziren Margarita Retuerto Buades eta Soledad Mestre Garciaren izendapenak herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondoko gisa, hurrenez hurren.
1990eko abenduaren 13an Antonio Rovira Viñas herriaren defendatzailearen bigarren ondoko gisa izendatua izan zen, Soledad Mestre Garciak kargua utzi ondoren.
1993ko martxoaren 16an amaitu zen Alvaro Gil-Roblesen agintaldia. Margarita Retuerto herriaren defendatzailearen lehen ondokoak jarduneko herriaren defendatzailearen kargua bere gain hartu zuen 1994ko abenduaren 1ean, Fernando Alvarez de Miranda herriaren defendatzaile izendatua izan zen arte.

Joaquín Ruiz-Giménez Cortés

1982ko abenduaren 30ean argitaratu zen Joaquin Ruiz-Gimenez Cortes-en izendapena herriaren defendatzaile gisa. 1983ko apirilaren 21ean Alvaro Gil-Robles y Gil-Delgado eta Margarita Retuerto Buades herriaren defendatzailearen lehen eta bigarren ondoko izendatuak izan ziren, hurrenez

hurren.