Irisgarritasun Adierazpena
Irisgarritasuna
-
El Defensor del Pueblok desgaitasuna duten pertsonekin konpromisoa du irisgarritasun digitala izan dezaten. Hala, AA mailako WCAG 2.0 estandarrei jarraiki lan egiten du erakundearen webgunea kontsultatzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko.
Irisgarritasun adierazpen honek https://www.defensordelpueblo.es erakunde-webguneari egiten dio erreferentzia, irailaren 7ko 1112/2018 errege dekretua aplikatuz, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorren aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa.
- Betetze egoera
Egindako ahaleginak alde batera utzita, baliteke orriren baten edizioan akatsen bat egotea. Adibidez, elementuak behar bezala ez habiaratu izana, erabili ezin den esteken bat, dagokien marka ez daramaten paragrafoak edo goiburu-mailetan saltoren bat egotea.
Gainera, PDF bertsioan zein beste formatuetan aurki daitezkeen fitxategi ofimatikoak ere badaude, Errege Dekretua argitaratu baino lehenago sortu zirenak eta hortaz, irisgarritasun betekizunak betetzen ez dituztenak.Era berean, ez dira irisgarriak:
- “Erakundearen agenda” sailean argitaratutako egutegia https://www.defensordelpueblo.es/agenda-institucional
- Geolokalizazioa duen informazioa lortzea ahalduntzen duten mapak.
- El Defensor del Pueblok garatu ez dituen hirugarrenen edukiak.
- Txat zerbitzua.
- Liburutegiko hondoak kontsultatzeko opac zerbitzua https://biblioteca.defensordelpueblo.es/opac/abnetcl.exe/O7088/ID2ecf37a5?ACC=101
- Arakatzaileekiko eta laguntzeko teknologiarekiko bateragarritasuna
Honako teknologietan oinarritzen da webgunea: XHTML 1.0, CSS 3.0, WAI AA, HTML5, eta JavaScript.
Honako arakatzaileen bateragarritasuna egiaztatu da: Firefox 50, Opera 51, Edge 41 eta Chrome 60. Gutxieneko web bereizmena: 1024×768.Webgune honek diseinu dinamikoa du, hortaz, behar bezala ikus daiteke tablet eta telefono mugikorretan. Gailu horietan Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Android arakatzaileen azken bertsioetan ikusteko optimizatu da.
- Irisgarritasun adierazpena berrikustea
Adierazpena prestatzeko metodoa organismoak egindako autoebaluazioa izan da. Adierazpen hau 2019ko azaroaren 18an berrikusi da.
- Aplikatu beharreko prozedura
2020ko irailaren 20an sartuko da indarrean irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuko 13. artikuluan jasotako prozedura.
- Esatekoak eta harremanetan jartzeko datuak
Webgune honetako edukiren bat irisgarria ez dela antzematen baduzu edo webgune honetako irisgarritasunarekiko dudaren bat izatekotan, Defensor del Pueblorekin jar zaitezke harremanetan honako helbide: registro@defensordelpueblo.es. Jakinarazpen horiek Irisgarritasun eta Eraldaketa Digitalaren unitateak jasoko eta tratatuko ditu.
- Hautazko edukia
Erakunde webgunean (hasierako orria izan ezik) erabiltzaileak testuaren tamaina hauta dezake: normala/handia/+handia.
Gainera, “+Irisgarria” fitxa ere aktibatu ahal izango duzu, inSuite -k kudeatuta eta interakzio-aukera hauek eman:- Teklatuarekin nabigatzea
- Ahots bidezko komandoak
- Soinuekin nabigatzea
- Nabigazio erraza botoiekin
- Nabigazio-botoia
- Ikusmen mugatua dutenentzako nabigazioa
- Kanpoko laguntzetarako optimizatua
- Nabigazio erraza testu handiarekin.