Nola lagun zaitzakegu?
Kexak banaka edo taldean aurkez daitezke, herritarrek uste dutenean Administrazio (estatukoa, erkidegokoa edo udalerri mailakoa) edo enpresa edo zerbitzu publiko baten jarduketak haien eskubideak urratu dituztela.
Era berean, Konstituzio Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat edo babes-errekurtso bat jartzeko eska diezaiokete herritarrek Herriaren Defendatzaileari.
Kexa bat ezin badugu ikertu, ez dugulako horretarako eskumenik, gutun bat bidaltzen diogu herritarrari arrazoiak azalduz. Posible den guztietan, zer bidetatik jo dezakeen adierazten diogu.
Ez dugu inor uzten erantzunik eta orientabiderik gabe.
Herriaren Defendatzaileak eskubideen urraketa oro zaintzen du eta ofizioz jardun dezake; hala, jarduketak edo kontsultak ireki ditzake, norbait kexatu arte itxaron beharrik gabe.
Herriaren Defendatzaileak ezin ditu Administrazio Publikoen ekintzak eta ebazpenak bertan behera utzi edo aldatu, baina, oinarrizko eskubideak urratu direla ondorioztatuz gero, Administrazioa konbentzitzea da haren egitekoa, egoera zuzentzea ahalbidetuko duten neurriak har ditzan.
Defendatzailearen ebazpenen % 82 baino gehiago onartzen dituzte administrazioek.