ELIZA KATOLIKOAREN ESPARRUAN SEXU ABUSUAK JASAN DITUZTEN BIKTIMEI ARRETA ETA BOTERE PUBLIKOEN ZEREGINA

DATUAK BABESTEKO KLAUSULA SEXU-ABUSUEN BIKTIMENTZAKO ARRETA

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Biktimei Laguntzeko Unitateak tratatuko dituela emandako datu pertsonalak, eta tratamendu horren helburua dela txosten bat egitea Eliza katolikoaren eremuko sexu-abusuengatiko salaketei eta botere publikoen zereginari buruz. Diputatuen Kongresuak Arartekoari [Defensor del Pueblo] agindu zion txosten hori egiteko, 2022ko otsailaren 25ean, eta Diputatuen Kongresuak 2022ko martxoaren 10ean onartu zuen.

Arartekoak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta datuok aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko ere.

Datu pertsonalak txostena egiten den bitartean gordeko dira, eta, gehienez ere, dagozkion lege-ekintzen preskripzio-epean, salbu eta interesdunak epe luzeago baterako tratatzeko baimena ematen badu. Nolanahi ere, Arartekoak beretzat gordetzen du erabiltzaileen datuak gordetzeko eskubidea, legeek edo nahitaez bete beharreko arauek ezarritako betebeharrak eta erantzukizunak betetzeko beharrezkoa den kasuetan, edo zuzenbidearen arabera agintari eskudunak hala aginduta hala eskatzen zaionean.

Erabiltzaileak eskubidea du, aplikatu behar zaizkion neurrian, bere eskubideak baliatzeko. Horretarako, Arartekoarekin harremanetan jarriko da:

  • Emandako baimenak baliogabetzea edo bere datu pertsonalen tratamenduari aurka egitea, Arartekoaren interes legitimoaren babesean.
  • Arartekoan berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez baieztatzea.
  • Datu pertsonalak eskuratzea.
  • Datu zehastugabeak edo osatugabeak zuzentzea.
  • Datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren helburuetarako.
  • Arartekoarengandik datuen tratamendua mugatzea, datuak babesteko araudian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen denean.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzea.
  • Erreklamazio bat aurkeztea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, kontrol-agintaritza den aldetik.

Arartekoaren Datuak Babesteko ordezkariarekin jarri ahal izango zara harremanetan, dpo@defensordelpueblo.es.Erabiltzailearen eskubideen erabilera mugatu ahal izango da, baldin eta agindu zaizkion betebehar publikoak betetzearekin bateragarria ez bada, aplikatu beharreko legeriaren arabera.

Kontsultatu datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa (Excel fitxategia gaztelaniaz)